
Testu iragarlea sartu
1. Testu iragarlea aktibatzeko edo desaktibatzeko, sakatu
azkar # birritan. Honela telefonoko editore guztietan
aktibatzen edo desaktibatzen da testu iragarlea..
ikurrak testu iragarlea aktibatuta dagoela adierazten du.
2. Nahi den hitza idazteko, sakatu 2-9 teklak. Teklak behin
bakarrik sakatu letra bakoitzeko.
3. Hitza idatzitakoan, zuzena bada, joan eskuinera
baieztatzeko edo sakatu 0 zuriunea gehitzeko.
Hitza zuzena ez bada, sakatu * behin eta berriz tekla
konbinazioarekin bat datozen hiztegiko hitzak ikusteko.
Hitzaren ondoren ? karakterea bistaratzen bada, hitza ez
dago hiztegian. Hitz bat hiztegian gehitzeko, hautatu
Letreiatu, idatzi hitza (gehienez 32 karaktere) ohizko
idazketa modua erabiliz eta hautatu Ados. Hitza hiztegira
gehitzen da. Hiztegia beteta dagoenean, hitz berriak hitz
zaharrena ordezten du.
Idatzi hitz konposatu baten lehen zatia, baieztatu eta joan
eskuinera. Idatzi hitz konposatuaren bigarren zatia. Hitz
konposatua osatzeko, sakatu 0 zuriune bat gehitzeko.