
Sarbide kodeak
Hautatu
>
Ezarpenak > Ezarpenak.
Telefonoaren sarbide kode eta segurtasun ezarpenak
zehazteko, hautatu Orokorra > Segurtasuna > Telefonoa
eta SIM txart. eta hurrengoetatik:
● PIN (UPIN) kodea, SIM (USIM) txartelarekin eskuratzen
dena, txartela baimenik gabe erabiltzea ekiditeko da.
● PIN2 (UPIN2) kodea, SIM (USIM) txartel batzuekin
eskuratzen dena, zerbitzu jakin batzuetara sartzeko
erabiltzen da.
● PUK (UPUK) eta PUK2 (UPUK2) kodeak SIM (USIM)
txartelarekin eskura daitezke. PIN kodea hiru aldiz
jarraian oker idatziz gero, PUK kodea eskatzen da. PUK
kodea SIM txartelarekin jaso ez baduzu, jo zerbitzu-
hornitzailera.
● Segurtasun kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea
ekiditen lagunduko dizu. Kodea sor eta alda dezakezu eta
telefonoa kodea eskatzeko ezar dezakezu. Kode berria
ezkutuan, leku seguru batetan eta telefonotik urrun
gorde. Kodea ahazten baduzu eta telefonoa blokeatuta
badago, telefonoak laguntza teknikoa beharko du. Kostu
gehigarriak aplika daitezke, eta telefonoko datu pertsonal
guztiak ezaba daitezke. Informazio gehiagorako, jarri
harremanetan Nokia Care gunearekin edo telefonoaren
banatzailearekin.
● Debeku pasahitza beharrezkoa da telefonoan deien
debekuak erabiltzeko (sareko zerbitzua).