
Hasierako pantaila
Telefonoa piztutakoan eta sarera erregistratutakoan
telefonoa hasierako pantailan eta erabiltzeko prest dago.
Erabilitako azken zenbakien zerrenda irekitzeko, sakatu
deitzeko tekla.
Ahots-erantzungailura deitzeko, eduki sakatuta 1.
Ahots-komandoak edo ahotsezko markatzea erabiltzeko,
eduki sakatuta eskuineko aukeraketa tekla.
Profila aldatzeko, sakatu pizteko tekla eta hautatu profil bat.
Sarera konektatzeko, eduki sakatuta 0.
Hasierako pantaila aldatzeko, hautatu
>
Ezarpenak >
Ezarpenak eta Orokorra > Pertsonalizazioa > Egonean
modua eta hurrengoetatik:
● Egoneko gaia — Hautatu hasierako pantailaren gaia.
● Lasterbideak — Gehitu aplikazioen edo gertaeren
lasterbideak edo esleitu lasterbideak nabigazio teklari
hautatutako hasierako pantailaren gaiaren arabera.