
Nokia Messaging
Nokia Messaging zerbitzuak automatikoki transferitzen du
zure helbide elektronikoko posta zure telefonora. Posta
elektronikoak edonon irakur, erantzun eta antola ditzakezu.
Nokia Messaging zerbitzua posta elektroniko pertsonalerako
erabili ohi diren Interneteko hainbat posta-hornitzailerekin
dabil, esaterako, Google-ren posta-zerbitzuekin.
Baliteke Nokia Messaging zerbitzua erabiltzeagatik ordaindu
behar izatea. Kostu posibleei buruzko informazio gehiago
eskuratzeko, jarri zerbitzu-hornitzailearekin edo Nokia
Messaging zerbitzuarekin harremanetan.
Nokia Messaging zerbitzuak zure gailuarekin bateragarria
izan behar du eta baliteke herrialde guztietan erabilgarri ez
egotea.
Nokia Messaging zerbitzua konfiguratzeko, erabili posta-
konfigurazioaren morroia.
Informazio gehiago eskuratzeko, zoaz
www.email.nokia.com helbidera.