
Mezularitzako ikuspegi nagusia
Aukeratu
>
Mezularitza (sareko zerbitzua).
Mezu bat idazteko, aukeratu Mezu berria.
Aholkua: Maiz bidaltzen dituzun mezuak behin eta
berriz idatzi behar ez izateko, erabili Nire karpetak
ataleko Txantiloiak karpetan dauden testuak.
Txantiloiak sor eta gorde daitezke.
Mezularitzan karpeta hauek daude:
●
Sarrera ontzia — Jasotako mezuak hemen gordetzen
dira, mezu elektronikoak eta informazio zerbitzuko
mezuak izan ezik.
●
Nire karpetak — Antolatu zure mezuak karpetetan.
●
Postontzi berria — Konektatu urrutiko postontzira
mezu elektroniko berriak berreskuratzeko edo aurretik
jaitsitakoak konektatu beharrik gabe ikusteko.
●
Zirriborroak — Bidali ez diren zirriborroak hemen
gordetzen dira.
●
Bidalitakoak — Bidalitako azken mezuak hemen
gordetzen dira, Bluetooth bidez bidalitako mezuak izan
ezik. Karpeta honetan gordetzen den mezuen kopurua
alda daiteke.
●
Irteera ontzia — Bidali gabeko mezuak irteera
ontzian gordetzen dira, adibidez, zure telefonoa sarearen
estalduratik kanpo dagoenean.
●
Txostenak — Sareak bidalitako testu eta multimedia
mezuen bidalketa txosten bat bidaltzeko aukera
eskaintzen du (sareko zerbitzua).