Nokia 6710 Navigator - Multimedia mezuen ezarpenak

background image

Multimedia mezuen ezarpenak

Aukeratu

>

Mezularitza eta Aukerak > Ezarpenak >

Multimedia mezua.
Aukeratu hauetatik:
Irudiaren neurria — Zehaztu multimedia mezuetako

irudien tamaina.

MMS sortze-moduaGidatua aukeratzen bada, bidali

behar den mezua hartzaileak onartzen duen ala ez jakin

daiteke. Murriztua aukeratzen bada, telefonoak onartzen

ez diren mezuen bidalketa eragotziko du. Mezuetan

edukiak gehitzeko jakinarazpenik jaso gabe, aukeratu

Librea.

Erabilt. ari den sarbidea — Aukeratu konektatzeko

sargune lehenetsia.

Multimedia berreskuratz. — Hautatu mezuak jasotzeko

modua, eskuragarri badago. Etxeko sarean mezuak

automatikoki jasotzeko, aukeratu Autom. etxeko

sarean. Etxeko saretik kanpo, ohar batek multimedia

mezuen zentroan mezu berri bat dagoela jakinaraziko

dizu. Automatikoa beti aukeratuz gero, telefonoak

automatikoki datu pakete aktiboen konexio bat egingo du

mezua berreskuratzeko, bai etxeko sarean baita

ibiltaritzan ere. Hautatu Eskuzkoa mezularitza-zentrotik

multimedia mezuak eskuz eskuratzeko edo hautatu

Desaktibatu multimedia mezurik ez jasotzeko. Eskuratze

automatikoa agian ez da herrialde guztietan onartzen.

Izengab. mezuak onartu — Baztertu igorle anonimoen

mezuak.

Publizitatea jaso — Jaso iragarkiak multimedia mezu

gisa (sareko zerbitzua).

Txostenak jaso — Bistaratu mezuen egoera erregistroan

(sareko zerbitzua).

Ukatu txosten-bidalketa — Saihestu telefonoak

jasotako mezuen irakurragiriak bidaltzea.

Mezuaren baliotasuna — Aukeratu mezu zentroak

zenbat denboran saiatu behar duen mezua bidaltzen,

lehenengo saiakerak huts egingo balu (sareko zerbitzua).

Zehaztutako denbora epean mezua ezin izan bada bidali,

mezuen zentrotik ezabatuko da.

Telefonoak sareko konexioa behar du bidalitako mezu bat

jaso edo irakurri den jakiteko. Sarearen eta beste hainbat

baldintzen arabera, informazio hau ez da guztiz fidagarria.