Nokia 6710 Navigator - Mezuak idatzi eta bidaltzea

background image

Mezuak idatzi eta bidaltzea

Hautatu

>

Mezularitza.

Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean.

Mezuek asmo txarreko softwarea eduki dezakete edo,

edonola ere, zure telefono edo ordenagailua kalte dezakete.
Multimedia mezu bat sortu baino lehen edo mezu elektroniko

bat idatzi baino lehen, konexio ezarpen zuzenak izan behar

dituzu konfiguratuta.
Haririk gabeko sareak MMS mezuen neurria muga dezake.

Txertatutako argazkiak muga gaindituz gero, telefonoak

argazkia txikiagotu dezake MMS bidez bidali ahal izateko.
Mezu elektronikoen gehienezko tamaina zerbitzu-

hornitzailearekin egiaztatu. Bidali nahi den mezu

elektronikoak posta elektronikoko zerbitzariaren muga

gaindituz gero, mezua Irteera ontzia karpetan gordetzen da

eta telefonoa tarteka berriro bidaltzen saiatzen da. Mezu

elektroniko bat bidaltzeko datu-konexioa behar da;

horregatik, mezu elektronikoak bidaltzeko saiakerek

telefonoaren faktura areagotu dezakete. Irteera ontzia

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

40

background image

karpetan, mezuak ezabatu edo Zirriborroak karpetara mugi

ditzakezu.
1. Hautatu Mezu berria > Mezua testu edo multimedia

mezu (MMS) bat bidaltzeko, Audio mezua soinu klip bat

duen multimedia mezu bat bidaltzeko, edo E-maila mezu

elektroniko bat bidaltzeko.

2. Nori eremuan, sakatu korritze tekla kontaktu zerrendako

hartzaileak edo taldeak hautatzeko, edo idatzi

hartzailearen telefono zenbakia edo helbide

elektronikoa. Hartzaileen arteko puntu eta koma (;) bat

gehitzeko, sakatu *. Zenbakia edo helbidea arbeletik

kopia dezakezu ere bai.

3. Gaia eremuan, idatzi mezu elektronikoaren gaia. Ikus

daitezkeen eremuak aldatzeko, hautatu Aukerak >

Mezuaren goiburuak.

4. Mezua eremuan, idatzi mezua. Txantiloi bat edo ohar bat

gehitzeko, hautatu Aukerak > Sartu edukia > Testua

gehitu > Txantiloia edo Oharra.

5. Multimedia mezu bati media fitxategi bat gehitzeko,

hautatu Aukerak > Sartu edukia, fitxategi mota edo

jatorria, eta nahi duzun fitxategia. Bisita-txartel bat,

diapositiba bat, ohar bat edo bestelako fitxategi bat

mezuari gehitzeko, hautatu Aukerak > Sartu edukia >

Besteren bat gehitu.

6. Multimedia mezu batentzako argazki bat ateratzeko edo

soinu klip bat grabatzeko, hautatu Aukerak > Sartu

edukia > Irudia gehitu > Berria, Bideoklipa

gehitu > Berria, edo Gehitu soinu-klipa > Berria.

7. Mezu elektroniko bati eranskin bat gehitzeko, hautatu

Aukerak eta eranskin mota. E-mail eranskinak honela

adierazita daude: .

8. Mezua bidaltzeko, hautatu Aukerak > Bidali, edo sakatu

deitze tekla.

Oharra: Mezua bidali dela dioen testu edo ikonoa

pantailan agertzeak ez du esan nahi hartzaileak mezua jaso

duenik.
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten

mezuak onartzen ditu. Mezu luzeagoak bi mezu edo

gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek

bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-

markak, bestelako ikurrak edo zenbait hizkuntzen aukerak

leku gehiago hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen

karaktere kopurua murriztu egiten da.
Baliteke MP4 formatuan gordeta dauden edo multimedia

mezuen hari gabeko sarearen tamaina muga gainditzen

duten bideo klipak ezin bidaltzea.