
Konfigurazio ezarpenak
Multimedia mezularitza, posta elektronikoa, sinkronizazioa,
zuzeneko erreprodukzioa eta arakatzailea erabili aurretik
ezarpen egokiak zehaztu behar dituzu telefonoan.
Telefonoak automatikoki konfigura ditzake arakatzaileari,
multimedia mezularitzari, sarguneei eta zuzeneko
erreprodukzioari dagozkien ezarpenak SIM txartelean
oinarrituta Bestela, Ezarpenen morroia erabil dezakezu
ezarpenak konfiguratzeko. Ezarpenak telefonoan gorde
dezakezun konfigurazio-mezu gisa jaso ditzakezu.
Eskuragarritasunari buruzko informazio gehiagorako, jo
zerbitzu hornitzailera edo hurbilen duzun Nokia
banatzailera.
Konfigurazio-mezu bat jasotakoan ezarpenak automatikoki
gordetzen eta aktibatzen ez badira, 1 mezu berri bistaratzen
da. Ezarpenak gordetzeko, hautatu Erakutsi > Aukerak >
Gorde. Agian zerbitzu-hornitzaileak emandako PIN kodea
idatzi beharko duzu.
Lehen urratsak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
11