
Urruneko datu-base batean
kontaktuak bilatu
Urruneko kontaktuen bilaketa aktibatzeko, hautatu
Aukerak > Ezarpenak > Kontaktuak > Urruneko bil.
zerbitzaria. Urruneko zerbitzari bat zehaztu behar duzu
urruneko kontaktuen bilaketak egin ahal izateko.
Urruneko datu-base batean kontaktuak bilatzeko, aukeratu
Kontaktuak > Aukerak > Bilatu urrunetik. Idatzi bilatu
nahi duzun kontaktuaren izena eta aukeratu Bilatu.
Telefonoak urruneko datu basearekin datu konexio bat
ezartzen du.
Hasierako pantailan kontaktuak bilatzeko, hasi hasierako
pantailan karaktereak idazten eta hautatu proposatzen diren
emaitzetako datu-base bat.
Urruneko kontaktuen datu-basea aldatzeko, aukeratu
Aukerak > Ezarpenak > Kontaktuak > Urruneko bil.
zerbitzaria. Ezarpen honek Kontaktu eta Egutegi aplikazioek
erabiltzen dituen datu-basean eta hasiera pantailan eragina
du, baina ez posta elektronikoak erabiltzen duen datu basea.