
Kontaktuak.
Kontaktuekin kontaktuen informazioa gorde eta egunera
dezakezu, adibidez, telefono zenbakiak, helbideak eta
helbide elektronikoak. Kontaktuari tonu pertsonal bat edo
argazki bat gehi diezaiokezu. Kontaktu taldeak ere sor
ditzakezu, honela aldi berean hainbat kontakturekin
komunikatu ahal izango duzu eta kontaktu informazioa gailu
bateragarrietara bidal dezakezu.
ikonoa ikusten duzun bakoitzean, zoaz eskuinera
eskuragarri dauden aukerak ikusteko. Zerrenda ixteko,
mugitu ezkerrera.