WLAN morroia
Oharra: Frantzian WLANa eraikinen barruan soilik
erabil daiteke.
Hari gabeko LAN teknologia darabilten funtzioek bateria
indar gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.
Hautatu
>
Ezarpenak > Konektibitat. > WLAN
lagun..
WLAN morroiak hari gabeko LAN sareak aurkitzen eta
haietara konektatzen laguntzen dizu. Aplikazioa irekitzen
duzunean telefonoa eskuragarri dauden WLAN sareak
bilatzen hasten da eta zerrenda batean bistaratzen ditu.
Hautatu Aukerak eta hurrengoetatik:
● Freskatu — Eguneratu WLAN sare eskuragarrien
zerrenda.
● WLAN sareak filtratu — Iragazi aurkitutako sareen
zerrendako WLAN sareak. Aplikazioak WLAN sareak
Konexioak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
86
bilatzen dituen hurrengo aldian, hautatutako sareak
iragazi egingo dira.
● Hasi nabigatzen — Hasi Weba arakatzen WLAN sarearen
sarbide puntua erabiliz.
● Jarraitu nabigatzen — Web-a arakatzen jarraitu
momentuan aktibo dagoen WLAN konexioa erabiltzen.
● WLAN deskonektatu — Deskonektatu WLAN sarerako
konexio aktiboa.
● Xehetasunak — Ikusi WLAN sarearen xehetasunak.
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN konexioaren
segurtasuna hobetzeko, kodeketa-metodoren bat gaitu beti.
Kodeketa-metodoren bat erabiltzeak inor zure datuetan
baimenik gabe sartzeko arriskua murrizten du.
Hasi nabigatzen edo Honetarako erabilia hautatzen
duzunean WLAN morroiak hautatutako WLAN sarearentzako
sarbide-puntua automatikoki sortzea nahi baduzu, hautatu
>
Ezarpenak > Ezarpenak eta Konexioa > Hari gab.
LANa > Int. konektag. azterketa > Autom.i abiarazi.
Sarbide-puntua WLAN konexioa behar duten beste
aplikazioekin ere erabil daiteke.
WLAN sare seguru bat hautatzen baduzu, dagozkion
pasahitzak zehazteko eskatuko zaizu. Ezkutuko sare batera
konektatzeko, dagokion zerbitzu-identifikatzailea (SSID)
zehaztu beharko duzu.
Aurkitutako WLAN sarea sareko deien konexio batetarako
erabiltzeko, hautatu egoera erakusten duen lerroa,
Honetarako erabilia, nahi duzun sareko dei zerbitzua eta
erabili beharreko WLAN sarea.
Konexioak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
87