Transferitu edukia beste gailu batera
Hautatu
>
Ezarpenak > Transferen..
Datuen transferentzia aplikazioarekin edukia transferi
dezakezu, adibidez, kontaktuak, bi Nokia telefono
bateragarrien artean.
Gailu igorlearen modeloak mugatzen du transferi daitekeen
eduki mota. Beste gailuak sinkronizazioa onartzen badu,
telefonoaren eta beste gailuaren artean sinkroniza ditzakezu
datuak. Beste gailua bateragarria ez bada, zureak
jakinaraziko dizu.
Beste gailua SIM txartelik gabe ezin bada piztu, zure SIM
txartela sar dezakezu bertan. Zure gailua SIM txartelik gabe
pizten denean, konexiorik gabeko profila automatikoki
aktibatzen da.
Beste gailuak Bluetooth konexioa onartu behar du.
Edukia transferitu
Beste gailu batetik datuak lehenengo aldiz berreskuratzeko:
1. Aktibatu Bluetooth konexioa bi gailuetan.
2. Edukia zein gailutik transferitu nahi duzun aukeratu. Zure
gailuan kode bat sartzea eskatzen zaizu. Idatzi kode bat
(1-16 digitu) eta aukeratu Ados. Idatzi kode berbera
beste gailuan eta aukeratu Ados. Gailuak dagoeneko
uztartuta daude.
Modelo batzuek Datuen transferentziarako aplikazioa
mezu gisa bidaltzen dute. Transferentzia aplikazioa beste
gailuan instalatzeko, ireki mezua eta jarraitu argibideak.
3. Zure gailuan aukeratu beste gailutik transferitu nahi
duzun edukia.
Edukia beste gailuaren memoriatik gailu honetan dagokion
kokapenera transferituko da.
Transferentziaren denbora transferitzen diren datuen
araberakoa izango da. Transferentzia eten eta geroago jarrai
dezakezu.
Sinkronizazioa bi norabidetakoa da, eta bi gailuetako datuak
berdinak izango dira. Edozein gailutik elementu bat
ezabatzen bada, sinkronizatzerakoan beste gailutik
ezabatuko da; ezabatutako elementuak ezin dira
sinkronizazioarekin berreskuratu.
Azken egindako transferentzia baten erregistroa ikusteko,
ikusbide nagusian lasterbide bat aukeratu eta Aukerak >
Erregistroa ikusi.