
Bluetoothari buruz
Gailuaren Bluetooth teknologiak hari gabeko konexioak
ahalbidetzen ditu 10 metrotara (33 oin) dauden gailu
elektronikoen artean. Bluetooth konexioarekin irudiak,
bideoak, testuak, enpresa-txartelak eta egutegiko oharrak
bidal daitezke, edo hari gabe Bluetooth teknologia erabiltzen
duten beste gailuetara konekta zaitezke.
Bluetooth teknologia erabiltzen duten gailuak irrati-uhinak
erabiliz komunikatzen direnez, zure gailuak eta besteek ez
dute ikuspen-lerro berean egon beharrik. Bi gailuak
elkarrengandik gehienez 10 metrora egotea besterik ez da
beharrezkoa. Halere, konexioan interferentziak egon
daitezke hormengatik edo beste gailu elektronikoengatik.
Bluetooth konexio bat baino gehiago egon daitezke martxan
aldi berean. Esaterako, gailua aurikularretara konektatuta
badago, aldi berean fitxategiak beste gailu bateragarri
batera alda ditzakezu.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 +
EDR, eta ondorengo profil hauek onartzen ditu: Audio
banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo kontrola,
oinarrizko irudigintza, oinarrizko inprimatzea, gailuen IDa,
telefonia-sare kommutatua, fitxategi-transferentzia, audio/
bideo banaketa orokorra, sarbide orokorra, Object Exchange
orokorra, eskulibrekoak, (HID) entzungailuak, Object Push,
kontaktuetarako sarbidea, serie ataka eta SIMerako
sarbidea . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu
batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako
Nokia konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili
behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu
gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar
gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.