Bluetooth-aren bidez datuak bidali eta jaso
Hautatu
>
Ezarpenak > Konektibitat. >
Bluetootha.
1. Bluetooth konexioa lehenengo aldiz irekitzean, zure
telefonoari izen bat emateko eskatuko zaizu. Eman izen
berezi bat, Bluetooth gailu gehiago ondoan badaude
erraztasunez ezagutzeko.
2. Hautatu Bluetootha > Aktibatu.
3. Hautatu Nire telef. ikusgaitasuna > Guztiei erakutsi
edo Aldia zehaztu. Aldia zehaztu aukeratuz gero,
besteentzako ikusgai zauden denbora zehaztu behar
duzu. Bluetooth teknologia erabiltzen duten beste
gailuen erabiltzaileek zure gailua eta idatzi duzun izena
ikus dezakete.
4. Bidali nahi den elementua gordeta dagoen aplikazioa
ireki.
5. Aukeratu elementua eta Aukerak > Bidali > Bluetooth
bidez. Telefonoak bere eskumenean Bluetooth
teknologia erabiltzen duten beste gailuak bilatzen eta
zerrendatzen ditu.
Aholkua: Aurrez Bluetooth konexioa erabiliz
datuak bidali badituzu, aurreko emaitzen zerrenda
agertuko zaizu. Bluetooth gailu gehiago bilatzeko,
aukeratu Gailu gehiago.
6. Zein gailutara konektatu nahi duzun aukeratu. Datuak
transferitu aurretik beste gailua uztartu behar bada,
pasahitza eskatuko zaizu.
Konektatutakoan, Datuak bidaltzen agertzen da.
Mezularitza aplikazioko Bidalitakoak karpetak ez ditu
Bluetooth konexioaren bidez bidalitako mezuak gordetzen.
Bluetooth konexioaren bidez datuak jasotzeko, aukeratu
Bluetootha > Aktibatu eta Nire telef. ikusgaitasuna >
Guztiei erakutsi uztartu gabeko gailu batetik datuak
jasotzeko edo Ezkutatuta uztartutako gailuetatik bakarrik
datuak jasotzeko. Datuak Bluetooth konexioaren bidez
jasotzen dituzunean, profil aktiboaren ezarpenen arabera,
tonu bat entzungo duzu eta datuak dauden mezua onartu
nahi duzun galdetuko zaizu. Onartuz gero, mezua
Mezularitzako aplikazioaren Sarrerako ontziaren karpetan
gordeko da.
Aholkua: Telefonoko edo memoria-txarteleko
fitxategietan sar zaitezke File Transfer Profile Client
zerbitzua onartzen duen eta bateragarria den osagarri
bat erabiliz (adibidez, ordenagailu eramangarri bat).
Bluetooth konexioa automatikoki deskonektatzen da datuak
bidali edo jaso ondoren. Nokia Ovi Suite eta aurikularrak
bezalako osagarriak bakarrik konexioa manten dezakete
nahiz eta aktibo ez egon.