Mugarriak
Mugarriekin, kokapen zehatzei buruzko informazioa gorde
dezakezu telefonoan. Gordetako kokapenak talde
desberdinetan sailka daitezke (dendak, esate baterako), eta
bestelako informazioa gehitu, adibidez, helbideak.
Kokapena
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
35
Gordetako mugarriak aplikazio bateragarrietan erabil
daitezke, adibidez, GPS datuak.
Aukeratu
>
Aplikazioak > Mugarriak.
GPSeko koordenatuak nazioarteko WGS-84 koordenatu
sistemaz adierazten dira.
Aukeratu Aukerak eta hurrengoetatik:
● Mugarri berria — Sortu mugarri berri bat. Uneko
kokapenaren eskaera egiteko, Oraingo kokapena
aukeratu. Kokapena mapan aukeratzeko, aukeratu
Mapan aukeratu. Kokapenari buruzko informazioa eskuz
idazteko, aukeratu Eskuz sartu.
● Editatu — Editatu edo gehitu gordetako mugarri baten
informazioa (adibidez, kaleko helbide bat).
● Kategoriara gehitu — Gehitu mugarri bat kategoria
batean Mugarriak atalean. Aukeratu mugarria gehitu nahi
duzun kategoria bakoitza.
● Bidali — Bidali mugarri bat edo gehiago gailu bateragarri
batera. Jasotako mugarriak sarrera ontzian daude,
Mezularitza atalean.
Mugarriak aurrez zehaztutako kategorietan sailka daitezke,
baita kategoria berriak sortu ere. Mugarrien kategoria
berriak sortzeko eta aldatzeko, ireki kategorien fitxa eta
aukeratu Aukerak > Editatu kategoriak.