Mapak
Hautatu
>
Mapak, edo sakatu nabigazio-tekla.
Mapekin, uneko kokapena ikus dezakezu mapan, hiri eta
herrialde desberdinen mapak araka ditzakezu, eta helbideak
eta puntu interesgarriak bila ditzakezu. Ibilbideak ere antola
ditzakezu, eta gidatuzko eta oinezko jarraibideak lortu. Zure
leku eta ibilbide gogokoenak Nokia-ko kontuan gordetzen
badituzu, bildumetan antola ditzakezu, eta gordetako
elementuak sinkroniza ditzakezu zure telefono
mugikorraren eta Interneteko Ovi Mapak zerbitzuaren
artean.
Eguraldiari, trafikoari, gertaerei, bidaiei, edo bestelako
kokapen-xehetasunei buruzko informazioa ere ikus
dezakezu, zure herrialdean edo eskualdean erabilgarri
badago.
Mapak aplikazioa lehenengoz erabiltzerakoan, Interneteko
sarbide puntua hautatu beharko duzu mapak deskargatzeko.
Datu-konexio aktibo bat duzula pantailako mapa arakatzen
duzunean, automatikoki mapa berri bat deskargatuko da,
jadanik deskargatutako mapetan agertzen ez den eremu bat
arakatuz gero. Nokia Map Loader PC softwarea ere erabil
dezakezu mapak deskargatzeko. Nokia Map Loader
ordenagailu bateragarri batean instalatzeko, joan
www.nokia.com/maps helbidera.
Oharra: Mapak, sateliteko irudiak, ahots-fitxategiak,
gidak edo trafikoaren informazioa deskargatzean datu
kopuru handiak transmititzen dira (sareko zerbitzua).
Aholkua: Datu-transferentzien kostuak saihesteko,
Mapak aplikazioa Interneteko konexiorik gabe ere
erabil dezakezu, eta telefonoan edo, erabilgarri
badago, memoria txartel batean gordeta dauden
mapak araka ditzakezu. Mapak aplikazioa Interneteko
konexiorik gabe erabiltzen duzunean, zerbitzu batzuk
ez dira erabilgarri egoten.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu
gabe edo osatu gabe daude. Ez oinarritu telefono honetan
ematen diren mapetan soilik.
Sateliteko irudiak, gidak, eguraldiari eta trafikoari buruzko
informazioa eta bestelako zerbitzuak Nokiarekin zerikusirik
ez duten hirugarrenek sortu dituzte. Baliteke informazioa
guztiz osatua eta zehatza ez izatea, eta eskuragarritasunaren
araberakoa izango da. Ez sekula informazio honetaz eta
erlazionatutako zerbitzuez soilik fida.
Zure gailuko Mapak aplikazioari buruzko informazio gehiago
lortzeko, joan www.nokia.com/support helbidera.