GPS zerbitzuari buruz
GPSan adierazitako koordenatuak nazioateko WGS-84
koordenatu-sistemakoak dira. Koordenatu horien
eskuragarritasuna herrialdearen arabera alda daiteke.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako Estatu
Batuetako gobernuak zuzendutakoa da, hau izanik sistema
honen zehaztasunaren eta mantentze lanen erantzule
bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten
dituen doikuntzek eragina izan dezakete kokapenari
buruzko datuen zehaztasunean, eta hau Irrati-Nabigazio
Plan Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren
Sailean GPS politikari buruz sortu daitezkeen aldaketen
menpe dago. Sateliteen geometria eskasak ere
zehaztasunari eragin diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek,
oztopo naturalek eta eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen
erabilgarritasun eta kalitatean eragina izan dezakete.
Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez egotea eraikinen
barruan edo lur azpian eta oztopa daitezke zenbait
materialekin, hormigoia eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez eta
GPS hargailuak eta irrati zelularren sareek adierazten
dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun mugatua du, eta akats
batzuk izan ditzake. Zehaztasuna, GPS seinaleen
erabilgarritasuna eta kalitateari loturik egon daiteke.
Posizionamendu metodo ezberdinak gai edo desgai daitezke
kokapen ezarpenetan.