Nokia 6710 Navigator - Ibilbideen gida

background image

Ibilbideen gida

Aukeratu

>

Aplikazioak > GPS datuak eta

Nabigazioa.

Ibilbideen gida zeru irekian abiarazi. Leku estali batean

abiarazten baduzu, baliteke GPS hartzaileak sateliteetatik

behar duen informazio guztia ez jasotzea.
Ibilbideen gidak iparrorratz biragarri bat erakusten du

pantailan. Puntu gorri batek helmugarako norabidea

adierazten du, eta gutxi gorabeherako distantzia erakutsiko

da iparrorratzaren barnean.
Ibilbide gidaritzak ibilbide zuzenena eta motzena erakusten

du, marra zuzen baten bidez neurtuta. Ez dira kontutan

izango bideko eraikuntzak edo oztopo naturalak. Altitude

ezberdintasunak ez dira kontutan izango distantzia

kalkulatzerakoan. Ibilbide gidaritza mugitzen ari zarela soilik

dago aktibo.
Ibilbidearen helmuga ezartzeko, aukeratu Aukerak >

Helmuga ezarri eta aukeratu mugarri bat helmuga gisa edo

idatzi latitude eta longitude koordenatuak.
Bidaiarako jarritako helmuga ezabatzeko, aukeratu

Nabigazioa eten.