
Kamera. Kamera-tekla sakatuta ere kamera
aktibatzen da .
Zure telefonoak 2592 x 1944 pixel arte (5 Mpix) pixeleko
bereizmena duten irudiak onartzen ditu. Gida honetan
irudiaren bereizmena modu ezberdinean azal daiteke.
Argazki bat ateratzeko, erabili pantaila bisore gisa eta sakatu
argazkiak ateratzeko tekla. Telefonoak argazkia Galerian
gordetzen du.
Argazkia atera aurretik zooma handitzeko edo txikitzeko,
erabili zoomaren teklak.
Tresna-barrak hainbat elementuren eta ezarpenen
lasterbideak eskaintzen dizkizu argazki bat atera edo bideo
bat grabatu aurretik eta ondoren. Hautatu hurrengoen
artetik:
Aldatu argazki modura.
Aldatu bideo modura.
Aukeratu eszena.
Itzali bideoaren argia (bideo moduan soilik)
Piztu bideoaren argia (bideo moduan soilik)
Aukeratu flash modua (argazkietan soilik).
Aktibatu tenporizadorea (argazkietan soilik).
Aktibatu sekuentzia modua (argazkietan soilik).
Hautatu kolorearen tonua.
Doitu zurien balantzea.
Eskuragarri dauden aukerak hautatuta duzun moduaren eta
zauden ikuspegiaren araberakoak dira. Ezarpen lehenetsiak
berrezartzen dira kamera ixten duzunean.
Kameraren tresna-barra pertsonalizatzeko, aldatu argazki
modura eta hautatu Aukerak > Pertsonaliz. tresna-
barra.
Tresna-barra argazki bat atera edo grabaketa bat egin
aurretik eta ondoren ikusteko, hautatu Aukerak > Erakutsi