
Web ezarpenak
Hautatu
>
Internet > Webgunea eta Aukerak >
Ezarpenak eta hauetako bat:
Ezarpen orokorrak
● Sarbidea — Lehenetsitako sarbide puntua hautatzea.
Baliteke zure gailuko sarbide guztiak zure zerbitzu-
hornitzaileak aurrez zehaztu izana. Baliteke ezin aldatzea,
sortzea, editatzea edo ezabatzea.
● Hasierako orria — Hasiera orria zehaztea.
● Mapa txikia — Mapa txikia aktibatzea edo desaktibatzea.
Webgunean nabigatzen laguntzen dizu mapa txikiak.
● Historia-zerrenda — Arakatzen ari zarenean, Aktibatu
hautatzen baduzu, uneko saioan bisitatutako webguneen
zerrenda ikusteko, hautatu Atzera.
● Segurtasun-abisuak — Segurtasun jakinarazpenak
ezkutatu edo erakutsi.
● Java/ECMA skripta — Scripten erabilera gaitu edo
ezgaitu.
● Java/ECMA script erroreak — Hautatu script
jakinarazpenak jaso nahi dituzun ala ez.
● Deskargatu artean ireki — Hautatu deskargatzen ari
den bitartean fitxategia irekitzeko gai izan nahi duzun ala
ez.
Orrialdearen ezarpenak
● Edukia kargatu — Hautatu irudiak eta bestelako
objektuak kargatu nahi dituzun arakatzen ari zaren
bitartean. Arakatzen ari zaren bitartean, Testua soilik
hautatu baduzu, irudiak geroago kargatzeko, hautatu
Aukerak > Bistaratu aukerak > Kargatu irudiak.
● Lehenetsitako kodeketa — Testu-karaktereak behar
bezala agertzen ez badira, zure uneko orrialdearen
hizkuntzarentzako kodeketa hauta dezakezu.
● Blokeatu popup-ak — Arakatzean pop-up desberdinen
irekitze automatikoa baimendu edo blokeatu.
● Birkargatze automatikoa — Hautatu arakatzen ari
zaren bitartean webguneak automatikoki freskatzea nahi
duzun ala ez.
● Letra-tamaina — Web orrialdeetan erabiliko den
letraren tamaina zehaztu.
Pribatutasun ezarpenak
● Berriki bisitatur. orriak — Laster-marken biltze
automatikoa gaitu edo ezgaitu. Berriki bisitatur.
orriak karpetan bisitatutako web orrialdeen helbideak
gordetzen jarraitu nahi baduzu, baina aldi berean karpeta
laster-marken ikuspegitik gorde nahi baduzu, Ezkutatu
karpeta aukeratu.
● Inprim. dat. gordetzen — Hautatu, orrialdea hurrengo
aldian irekitzen duzunean, webguneko pasahitzak edo
webguneko bestelako datuak gorde nahi dituzun ala ez.
● Cookieak — Cookieen jasotzea eta bidalketa gaitu edo
ezgaitu.
Web iturrien ezarpenak
● Aut. eguneratzeko sarbid. — Hautatu eguneratu nahi
duzun sarbide puntua. Eguneratze automatik.
aktibatuta dagonean, soilik dago eskuragarri aukera hori.
● Ibiltaritzan eguneratu — Hautatu ibiltaritzan
zaudenean web jarioak automatikoki eguneratzea nahi
duzun ala ez.
Internet
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
60