Nokia 6710 Navigator - Orrietan nabigatu

background image

Orrietan nabigatu

Minimapa eta Orrialdearen ikuspegiak informazio kopuru

handia duten web orrialdeetan nabigatzen laguntzen dute.
Minimapa aktibatzeko, aukeratu Aukerak > Ezarpenak >

Orokorra > Mapa txikia > Aktibatu. Web orria handi

batean zehar zoazenean, Minimapa irekitzen da eta

orrialdearen ikuspegi orokorra erakusten du.
Minimapan mugitzeko, mugitu ezkerretara, eskuinetara,

gora edo behera. Nahi duzun kokapena aurkitzen duzunean,

utzi mugitzeari. Minimapa desagertu egiten da eta

aukeratutako kokapenean uzten zaitu.
Informazio kopuru handi bat duen web orri bat arakatzen

duzunean, Orria ikuspegi orokorra erabili dezakezu web

orrialdeak daukan informazio mota ikusteko.

Uneko web-orriaren ikuspegi orokorra bistaratzeko, sakatu

8. Ikuspegi orokorrean zehar mugitzeko, erabili nabigazio-

tekla. Atal bat handiagotzeko, joan atalera, eta hautatu

Ados.