Zerbitzuetara harpidetu
Aukeratu
>
Internet > Par. on-line.
Sareko partekatze zerbitzuetara harpidetzeko, joan zerbitzu
hornitzailearen webgunera eta egiaztatu zure Nokia
telefonoa zerbitzuarekin bateragarria den ala ez. Sortu kontu
bat webgunean adierazi bezala. Kontuarekin zure telefonoa
konfiguratzeko beharrezkoak diren erabiltzaile izena eta
pasahitza jasoko dituzu.
1. Zerbitzu bat aktibatzeko, zure telefonoan ireki Share
online aplikazioa eta aukeratu zerbitzu bat eta
Aukerak > Aktibatu.
2. Baimendu telefonoa sare konexio bat sor dezan. Internet
sargune bat eskatzen bazaizu, aukeratu zerrendako bat.
3. Sartu zure kontuan zerbitzu hornitzailearen webgunean
esaten dizuten bezala.
Hirugarrenek hornitutako zerbitzuen eskuragarritasun eta
kostuei buruzko informaziorako, jarri harremanetan zure
zerbitzu hornitzailearekin edo hirugarrenekin.