
Software-eguneratzea
Baliteke Nokiak software-eguneratzea, funtzio berriak,
hobekuntza eta erabilera hobetuak sortzea. Ordenagailuko
Nokia Software Updater aplikazioaren bidez eska ditzakezu
eguneratze hauek. Baliteke software-eguneratzeak
produktu guztientzako edo bere aldagai guztientzako
eskuragarri ez izatea. Baliteke operadore guztiek eskuragarri
dauden azken software-bertsioak ez onartzea.
Gailuaren softwarea eguneratzeko, Nokia Software Updater
aplikazioa eta Microsoft Windows XP edo Vista sistema
eragilea instalatuta daukan PC bateragarri bat beharrezkoak
dira, eta baita banda zabaleko interneteko sargunea eta
datuen kable bateragarria gailua ordenagailura
konektatzeko ere.
Abisua: Softwarearen bertsio berriak
instalatzerakoan, ezin da telefonoa erabili, ezta larrialdi
deietarako ere, instalazioa amaitu eta telefonoa berrabiarazi
arte. Egiaztatu datuen segurtasun-kopiak egiten dituzula
softwarea eguneratu aurretik.
Informazio gehiago lortzeko eta Nokia Software Updater
aplikazioa deskargatzeko,www.nokia.com/softwareupdate
edo zure herrialdeko Nokia webgunea bisitatu.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
20

Zure sareak hari gabeko software-eguneratzeak onartzen
baldin baditu, hauek gailuaren bidez ere eska ditzakezu.
Zure telefonoak Nokia Software Egiaztagailuarekin software-
eguneratze berririk dagoen egiazta dezake aldian-aldian.
Aukeratu
>
Ezarpenak > SW-eguner..
Aholkua: Telefonoaren softwarearen bertsioa
ikusteko, idatzi *#0000# hasierako pantailan.