
Bateriaren iraupena luzatu
Telefono honetako funtzio batzuk bateria erabilera
areagotzen dute eta, ondorioz, bateriaren iraupena
murrizten dute. Bateria aurrezteko, kontutan izan honako
hau:
● Bluetooth konexioa erabiltzen duten funtzioek, edo beste
funtzio batzuk erabili bitartean hondoan funtzionatzea
ahalbidetzen duten funtzioek, bateriaren beharra
areagotuko dute. Desaktibatu Bluetooth konexioa behar
ez duzunean.
● Hari gabeko WLAN konexioa erabiltzen duten funtzioek
edo beste funtzio batzuk erabili bitartean atzeko planoan
funtziona dezaketen funtzioek bateriaren kontsumoa
areagotzen dute. Telefonoaren WLAN konexioa
desaktibatu egiten da konektatzen ari ez denean, sarbide
puntu batetara konektatuta ez dagoenean edo
eskuragarri dauden sareak bilatzen ari ez denean.
Bateriaren erabilera are gehiago murrizteko, telefonoak
hondoan sareak ez bilatzea edo sareak ez horren sarri
bilatzea aukera dezakezu.
● Konexio-ezarpenetan Pakete-datuak > Erabilg.
dagoenean aukera gisa ezartzen baduzu eta datu-pakete
estaldurarik (GPRS) ez badago, telefonoa etengabe
saiatuko da datu-pakete konexio bat ezartzen.
Informazio erabilgarria
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
21

Telefonoaren bateriaren iraupena areagotzeko, aukeratu
Pakete-datuak > Behar denean.
● Mapak aplikazioak mapa berrien informazioa
deskargatzen du mapako eremu berrietara mugitzen
zarenean, honek bateriaren kontsumoa areagotzen
duelarik. Mapa berrien deskarga automatikoa galeraz
dezakezu.
● Zure eskualdean telefonoak jasotzen duen sarearen
seinalea asko aldatzen bada, telefonoak eskuragarri
dauden sareak bilatu behar ditu behin eta berriro. Horrela,
bateriaren kontsumoa areagotzen da.
Hautatu
>
Ezarpenak > Ezarpenak eta
Telefonoa > Sarea.
Sarearen ezarpenetan sarea modu dualean ezartzen bada,
telefonoak UMTS sareak bilatzen ditu. GSM sareak bakarrik
erabiltzeko, hautatu
>
Ezarpenak > Ezarpenak eta
Telefonoa > Sarea > Sare modua > GSM.
● Pantailaren argiak bateriaren kontsumoa areagotzen du.
Pantailaren ezarpenetan, pantailak itzaltzeko behar duen
argiaren denbora-muga ezar dezakezu eta argiaren
egoera aztertzen duen argi-sentsorea egoki dezakezu .
Hautatu
>
Ezarpenak > Ezarpenak eta Orokorra >
Pertsonalizazioa > Pantaila.
● Aplikazioak hondoan abian uzten badituzu, bateriaren
erabilera areagotuko da. Erabiltzen ari zen zaren
aplikazioetara sartzeko, eduki sakatuta menu tekla eta
hautatu aplikazioa.
Informazio erabilgarria
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
22