
Ziurtagirien kudeaketa
Hautatu
>
Ezarpenak > Ezarpenak eta Orokorra >
Segurtasuna > Ziurtagirien kudeaketa.
Ziurtagiri digitalek ez dute segurtasuna bermatzen;
softwarearen jatorria egiaztatzeko erabiltzen dira.
Ziurtagirien kudeaketa ataleko pantaila nagusian,
telefonoan gordetako autoritate ziurtagirien zerrenda bat
ikus daiteke. Eskuinetara joan ziurtagiri pertsonalen
zerrenda bat ikusteko, eskuragarri badago.
Ziurtagiri digitalak Interneteko bankuetara, zenbait
webgunetara edo urrutiko zerbitzari batera konektatzeko
erabili behar dira, hau da, informazio konfidentziala
bidaltzen den ekintzetan. Halaber, birus edo beste software
maltzurren arriskua murrizteko, eta deskargatutako eta
instalatutako softwarearen egiazkotasuna ziurtatzeko ere
erabiliko dira.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko
konexioa eta software instalazioarekin lotuta egon
daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren,
ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun
gehigarri hori benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri
bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako babes
motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak,
egiazkoak edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun
gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen
mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri
onartezina" oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria
izan behar lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data eta
ordua zuzenak direla.
Ikusi zirtagiri xehetasunak—aztertu
egiazkotasuna
Zerbitzari batez fidatu ahal izateko, bere ziurtagiriaren
sinadura eta baliozkotasuna egiaztatu.
Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez dela edo zure
telefonoan segurtasun ziurtagiri egokia ez duzula
jakinaraziko zaizu.
Ziurtagiriari buruzko informazioa egiaztatzeko, ziurtagirira
joan eta hautatu Aukerak > Ziurtagiriaren xehetas..
Ziurtagiriaren baliozkotasuna egiaztatzen da eta hauetako
oharren bat ikusiko da:
● Ziurtagiria ez da fidagarria — Ez duzu ziurtagiria
erabiltzeko aplikaziorik zehaztu.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
74

● Ziurtagiria iraungita — Ziurtagiriaren baliozkotasun
epea iraungi da.
● Ziurtagiriak oraindik ez du balio — Ziurtagiriaren
baliozkotasun epea oraindik ez da hasi.
● Ziurtagiri hondatuta — Ziurtagiria ezin da erabili.
Ziurtagiri-hornitzailearengana jo.
Aldatu fidagarritasun ezarpenak
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen,
ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria
benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.
Autoritate ziurtagiri batera joan eta Aukerak > Segurtasun
ezarpenak aukeratu. Ziurtagiriaren arabera, aukeratutako
ziurtagiria erabil dezaketen aplikazioen zerrenda agertzen
da. Adibidez:
● Symbian instalazioa: Bai — Ziurtagiri honek Symbian
sistema eragileko aplikazio berrien iturriak ziurtatzen
ditu.
● Internet: Bai — Ziurtagiri honek zerbitzariak ziurtatzen
ditu.
● Aplikazio instalazioa: Bai — Ziurtagiri honek Java
aplikazio berrien jatorria ziurtatzen du.
Hautatu Aukerak > Segurtas. ezarp. editatu balioa
aldatzeko.