Egutegi sarrerak sortzea
Hautatu
>
Egutegia.
Mota hauetako egutegi sarrerak sor ditzakezu:
● Bilera sarrerek data eta ordu jakina ezarrita duten
gertaerak gogorarazten dizkizute.
● Bilera eskaerak parte hartzaileei bidal diezaiekezun
gonbidapenak dira. Bilera eskaerak sortu ahal izan baino
lehen, gailuan sarrera ontzi bateragarri bat konfiguratuta
izan behar duzu.
● Memo sarrerak egun osoari lotuta daude, baina ez
egunaren ordu jakin bati.
● Urtemuga sarrerek urtebetetzeak eta data bereziak
gogorarazten dizkizute. Egun jakin bati lotuta daude,
baina ez egunaren ordu jakin bati. Urtemuga sarrerak
urtero errepikatzen dira.
● Egiteko sarrerek epe bat duten ataza bat gogorarazten
dizute, baina egunaren ordu jakin bati lotuta ez dagoena.
Egutegi sarrera bat sortzeko, hautatu data bat, Aukerak >
Sarrera berria, eta sarrera mota.
Bilera sarreren lehentasuna ezartzeko, hautatu Aukerak >
Lehentasuna.
Sinkronizatzean sarrera nola kudeatu behar den definitzeko,
hautatu Pribatua sarrera ezkutatzeko egutegia konektatuta
daudenek ikusi ahal badute, Publikoa sarrera ikus dezaten,
edo Bat ere ez sarrera zure ordenagailuan kopiatu ez dadin.
Sarrera gailu bateragarri bati bidaltzeko, hautatu Aukerak >
Bidali.
Bilera sarrera baten bilera eskaera burutzeko, hautatu
Aukerak > Gehitu partaideak.