
Bilera eskaerak sortzea
Hautatu
>
Egutegia.
Bilera eskaerak sortu ahal izan baino lehen, gailuan sarrera
ontzi bateragarri bat konfiguratuta izan behar duzu.
Bilera eskaera bat sortzeko:
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
51

1. Bilera sarrera bat sortzeko, hautatu egun bat eta
Aukerak > Sarrera berria > Bilera eskaera.
2. Idatzi parte hartzaileen izenak. Kontaktu zerrenda batetik
izenak gehitzeko, idatzi hasierako karaktereak eta
hautatu bat datozen aukeren artean. Hautazko parte
hartzaileak gehitzeko, hautatu Aukerak > Gehitu
partaideak.
3. Idatzi gaia.
4. Idatzi hasiera eta amaiera orduak, edo hautatu Egun
osoa.
5. Idatzi kokalekua.
6. Ezarri alarma bat sarrerarentzat, beharrezkoa bada.
7. Bilera errepikatu behar bada, ezarri errepikapen-epea eta
idatzi amaiera data.
8. Adierazi deskribapena.
Bilera eskaeraren lehentasuna ezartzeko, hautatu
Aukerak > Lehentasuna.
Bilera eskaera bidaltzeko, hautatu Aukerak > Bidali.