Nokia 6710 Navigator - Zuzeneko bideoak partekatu

background image

Zuzeneko bideoak partekatu

Ahots-dei batean zehar, aukeratu Aukerak > Partekatu

bideoa.
1. Bideoa deian zehar partekatzeko, aukeratu Zuzeneko

bideoa.

Bideoklip bat partekatzeko, Bideoklipa eta ikusi nahi

duzun bideoklipa aukeratu.
Baliteke bideoa formatu egoki batetara aldatu behar

izatea partekatu ahala izateko. Gailuak bideoklipa

bihurtu behar dela esaten badu, aukeratu Ados.

Bihurketarako gailuak bideo editore bat izan behar du.

2. Hartzaileak SIP helbide edo telefono zenbaki bat baino

gehiago baditu Kontaktuak zerrendan gordeta, lurralde

kode eta guzti, aukeratu nahi duzun helbidea edo

zenbakia. SIP helbidea edo telefono zenbakia eskuragarri

ez badaude, idatzi hartzailearen helbidea edo telefono

zenbakia lurralde kode eta guzti eta aukeratu Ados

gonbitea bidaltzeko. Zure gailuak gonbidapena SIP

helbidera bidaltzen du.
Hartzaileak gonbitea onartzean automatikoki hasten da

partekatzen.

Partekatzean zeharreko aukerak

Bideoa handitu (igorleak soilik).
Bideoaren distira doitu (igorleak soilik).
edo Mikrofonoa aktibatu edo desaktibatu.

edo Bozgorailua piztu edo itzali.

edo Bideo partekatzea eten eta berrekin.

Pantaila osora aldatu (hartzaileak soilik).

3. Partekatzea amaitzeko, Gelditu aukeratu. Deia

amaitzeko, amaitu tekla sakatu. Deia amaitutakoan

partekatzea ere amaitu egiten da.

Deien funtzioak

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

29

background image

Partekatutako zuzeneko bideoa gordetzeko, aukeratu Bai

galdetutakoan. Gailuak partekatutako bideoaren kokapena

jakinarazten dizu.
Bideo bat partekatzen ari zarela beste aplikazio batera

joanez gero, partekatzea eten egiten da. Partekatzen

jarraitzeko, hasiera pantailan, aukeratu Aukerak >

Jarraitu.