
Internet bidezko deiak egin
Internet bidezko deien funtzioa aktibatu duzunean, ahots dei
arrunta egin dezakezun edozein aplikaziotik egin dezakezu
Internet bidezko deia, adibidez, kontaktu zerrendatik edo
erregistrotik. Adibidez, kontaktuen zerrendan, zoaz nahi
duzun kontaktura eta aukeratu Aukerak > Deitu >
Interneteko deia.
Hasiera pantailatik Internet bidezko dei bat egiteko, idatzi
telefono zenbakia edo Interneteko helbidea eta aukeratu
Sareko deia.
1. Digitu batekin hasten ez den Interneteko helbide
batetara Interneteko deia egiteko, sakatu edozein
zenbaki tekla telefonoa egoneko moduan dagoenean eta
jarraian sakatu # segundo batzuetan pantaila ezabatzeko
eta zenbaki modutik hizki modura aldatzeko.
2. Internet helbidea sartu eta deitu tekla sakatu.