
Deiak desbideratzea
Hautatu
>
Ezarpenak > Ezarpenak eta Telefonoa >
Dei-desbiderak..
Desbideratu sartzen diren deiak zure ahots postontzira edo
beste telefono zenbaki batera. Informazio gehiago
jasotzeko, jarri harremanetan zure zerbitzu
hornitzailearekin.
Hautatu desbideratu nahi duzun dei mota eta
hurrengoetatik:
● Ahots dei guztiak, Datu eta bideo-dei guztiak, edo Fax
dei guztiak — Desbideratu sartzen diren ahots, datu,
bideo edo fax dei guztiak. Ezin dituzu deiak erantzun,
deiak beste zenbaki bati desbideratu bakarrik.
● Okupatua badago — Desbideratu sartzen diren deiak dei
aktibo bat duzunean.
● Erantzun ezean — Desbideratu sartzen diren deiak
gailuak denbora jakin batean zehar soinua egin ondoren.
Hautatu deia desbideratu baino lehen gailuak soinu egin
behar duen denbora tartea.
● Estalduratik at badago — Desbideratu deiak gailua
itzalita dagoenean edo sare estaldurarik ez duenean.
● Eskuragarri ez bada — Desbideratu deiak dei aktibo bat
duzunean, ez erantzun, edota gailua itzalita dagoenean
edo sare estaldurarik ez duenean.
Deia zure ahots postontzira desbideratzeko, hautatu dei
mota bat, desbideratze aukera bat, etaAukerak >
Aktibatu > Ahots-postontzira.
Deia beste telefono zenbaki batera desbideratzeko, hautatu
dei mota bat, desbideratze aukera bat, etaAukerak >
Aktibatu > Beste zenbaki batera. Sartu zenbakia edo
hautatu Aurkitu Kontaktuak atalean gordetako zenbaki bat
berreskuratzeko.
Deien funtzioak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
27

Uneko desbideratze egoera ikusteko, joan desbideratze
aukerara eta hautatu Aukerak > Egoera egiaztatu.
Deiak desbideratzeari uzteko, joan desbideratze aukerara
eta hautatu Aukerak > Desaktibatu.