Nokia 6710 Navigator - Dei-murrizketa

background image

Dei-murrizketa

Aukeratu

>

Ezarpenak > Ezarpenak eta Telefonoa >

Dei-murrizketa.
Telefonora egiten diren deiak edo honek egiten dituenak

murritz ditzakezu (sare zerbitzua). Ezarpenak aldatzeko, zure

zerbitzu-hornitzailearengandik dei-murrizketarako

pasahitza lortu behar duzu. Dei-murrizketak dei mota

guztietan eragina du.
Deiak debekatzeko, hautatu hurrengoetatik:
Irteerako deiak — Eragotzi telefonoarekin ahots-deiak

egitea.

Sarrerako deiak — Eragotzi sarrerako deiak.

Nazioarteko deiak — Eragotzi atzerrira edo beste

eskualde baterako deiak.

Sarrerako deiak roaming egitean — Eragotzi atzerrian

zaudenean sarrerako deiak.

Nazioartekoak, norbere herrialdera izan ezik

— Eragotzi atzerrira edo beste eskualdetarako deiak,

baina baimendu zure herrialderako deiak.

Ahots-deien murrizketaren egoera ikusteko, aukeratu

murrizketa aukera eta Aukerak > Egoera egiaztatu.
Deien debeku guztiak desaktibatzeko, hautatu debeku-

aukera bat eta Aukerak > Murrizketa guzt. desak..

Ahots-, fax- eta datu-deiak murrizteko erabiltzen duzun

pasahitza aldatzeko, aukeratu Aukerak > Editatu

murrizk.-pasah.. Idatzi uneko kodea eta, ondoren, kode

berria bitan. Murrizketarako pasahitzak lau digitu izan behar

ditu. Xehetasunetarako, jarri harremanetan zerbitzu-

hornitzailearekin.