
Dei-murrizketa
Aukeratu
>
Ezarpenak > Ezarpenak eta Telefonoa >
Dei-murrizketa.
Telefonora egiten diren deiak edo honek egiten dituenak
murritz ditzakezu (sare zerbitzua). Ezarpenak aldatzeko, zure
zerbitzu-hornitzailearengandik dei-murrizketarako
pasahitza lortu behar duzu. Dei-murrizketak dei mota
guztietan eragina du.
Deiak debekatzeko, hautatu hurrengoetatik:
● Irteerako deiak — Eragotzi telefonoarekin ahots-deiak
egitea.
● Sarrerako deiak — Eragotzi sarrerako deiak.
● Nazioarteko deiak — Eragotzi atzerrira edo beste
eskualde baterako deiak.
● Sarrerako deiak roaming egitean — Eragotzi atzerrian
zaudenean sarrerako deiak.
● Nazioartekoak, norbere herrialdera izan ezik
— Eragotzi atzerrira edo beste eskualdetarako deiak,
baina baimendu zure herrialderako deiak.
Ahots-deien murrizketaren egoera ikusteko, aukeratu
murrizketa aukera eta Aukerak > Egoera egiaztatu.
Deien debeku guztiak desaktibatzeko, hautatu debeku-
aukera bat eta Aukerak > Murrizketa guzt. desak..
Ahots-, fax- eta datu-deiak murrizteko erabiltzen duzun
pasahitza aldatzeko, aukeratu Aukerak > Editatu
murrizk.-pasah.. Idatzi uneko kodea eta, ondoren, kode
berria bitan. Murrizketarako pasahitzak lau digitu izan behar
ditu. Xehetasunetarako, jarri harremanetan zerbitzu-
hornitzailearekin.