Deiak egin
Dei bat egiteko, idatzi telefono zenbakia, eskualde kodea
barne, eta sakatu dei tekla.
Aholkua: nazioarteko deietan, gehitu nazioarteko
aurrezenbakia ordezkatzen duen + ikurra,
herrialdearen aurrezenbakia, lurraldearen
aurrezenbakia (beharrezkoa izanez gero, hasierako 0
kendu) eta idatzi telefono zenbakia.
Deia amaitzeko edo dei saiakera ezeztatzeko, sakatu
bukatzeko tekla.
Gordetako kontaktuak erabiliz dei bat egiteko, ireki
kontaktuak. Idatzi izenaren lehenengo hizkiak, zoaz izenera
eta sakatu deitzeko tekla.
Erregistroa erabiliz dei bat egiteko, sakatu deitzeko tekla
deitzen saiatu zaren edo deitu dituzun azken 20 zenbakiak
ikusteko. Zoaz nahi duzun zenbakira edo izenera eta sakatu
deitzeko tekla.
Dei aktibo baten bolumena egokitzeko, erabili bolumen
teklak.
Ahots-dei batetik bideo-dei batera aldatzeko, aukeratu
Aukerak > Aldatu bideo-deira. Telefonoak ahots-deia
bukatzen du eta hartzaileari bideo-dei bat egiten dio.