Ahots bidezko markatzea
Zure telefonoak ahots komando hobetuak onartzen ditu.
Ahots-komando hobetuek ez dute erabiltzailearen ahotsaren
arabera funtzionatzen, beraz, ez dago aurrez ahots-
etiketarik grabatzeko beharrik. Telefonoak ahots-etiketak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
23
sortzen ditu kontaktuen sarreretan, eta zuzeneko ahots-
etiketekin konparatzen ditu. Telefonoko ahots-hautematea
erabiltzaile nagusiaren ahotsera egokitzen da, ahots-
komandoak hobeto ezagutzeko.
Kontaktuen txartelean gordetzen den izena kontaktu bati
dagokion ahots etiketa da. Sintetizatutako ahots etiketa
entzuteko, aukeratu kontaktu txartel bat eta aukeratu
Aukerak > Ahots-etiketaren xehet.. Joan kontaktu
xehetasun batera eta aukeratu Aukerak > Erreprod. ahots-
etiketa.
Dei bat egin ahots-etiketa baten bidez
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila izan
daiteke ingurune zaratatsu batean edo larrialdi batean;
beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen ahotsez
markatutako deietan fidatzea.
Ahots bidezko markatzea erabiltzen duzunean, bozgorailua
erabiltzen da. Telefonoa zugandik distantzi laburrean eutsi
ahots-etiketa ahoskatzerakoan.
1. Ahots bidezko markatzea hasteko, hasierako pantailan,
eduki sakatuta eskuineko aukeraketa-tekla. Aurikular-
teklari lotutako aurikular bateragarri bat konektatuta
badago, eduki sakatuta aurikular-tekla ahots bidezko
markatzea hasteko.
2. Tonu labur bat entzungo da eta Hitz egin orain agertuko
da. Esan argi kontaktuari dagokion izena.
3. Telefonoak hautemandako kontaktuaren sintetizatutako
ahots-etiketa bat erreproduzitzen du, eta izena eta
zenbakia bistaratzen ditu. Kontaktu horri deitu nahi ez
badiozu, hautatu beste kontaktu bat emaitzen zerrendan
2,5 segundo baino lehen, edo bertan behera uzteko,
hautatu Irten.
Izen batek hainbat zenbaki baditu gordeta, telefonoak
zenbaki lehenetsia hautatuko du, zehaztuta badago. Bestela,
gailuak kontaktu-txarteleko lehen zenbaki erabilgarria
hautatzen du. Izenaz gain, telefono-zenbaki mota ere esan
dezakezu, hala nola, mugikorra edo etxekoa.