Lizentziak erabili
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak,
berari dagokion aktibazio kode bat dauka edukia erabiltzeko
zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu,
aktibazio-gakoen eta edukiaren segurtasun-kopiak egiteko
erabili Nokia Ovi Suiteko funtzioa.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin
badauka, aktibazio-gakoak eta edukia galduko dira
telefonoaren memoria formateatuz gero. Aktibazio-gakoak
eta edukia gal ditzakezu zure telefonoko fitxategiak
hondatuz gero. Aktibazio-gakoak edo edukia galtzeak, zure
telefonoan berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga
dezake. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
hornitzailearengana.
Zenbait aktibazio gako SIM txartel jakin bati lotuak egon
daitezke, eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen
bada bakarrik ikusi ahal izango da.
Lizentziak motaren arabera ikusteko, aukeratu Baliozko
lizentz., Baliogabeko liz. edo Erabili gabe.
Kodeen xehetasunak ikusteko, aukeratu Aukerak >
Lizentziaren xehet..
Multimedia fitxategi bakoitzeko ondorengo xehetasunak
agertzen dira:
Datuen kudeaketa
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
79
● Egoera — Egoera Lizentzia balioduna da, Lizentzia
iraungi da edo Lizentzia baliogab. oraindik da.
● Edukiaren igorpena — Baimenduta fitxategia beste
telefono batera bidali dezakezula esan nahi du. Ez dago
baimenik fitxategia beste telefono batera ezin
dezakezula bidali esan nahi du.
● Telefonoaren edukia — Bai fitxategia telefonoan
dagoela esan nahi du, eta fitxategiaren bidea agertzen da.
Ez fitxategia telefonoan ez dagoela esan nahi du.
Kode bat aktibatzeko, lizentzien ikuspegi nagusian, aukeratu
Baliogabeko liz. > Aukerak > Lizentzia lortu. Ezarri sare
konexio bat mezua agertzean eta multimediarako
eskubideak eros ditzakezun webgune batera eramango
zaitu.
Fitxategien eskubideak ezabatzako, ireki Baliozko kodeen
fitxa edo Erabiltzen ez diren kodeen fitxa, zoaz nahi duzun
fitxategira eta aukeratu Aukerak > Ezabatu. Fitxategi
baterako eskubide ezberdinak badaude, eskubide guztiak
ezabatuko dira.
Taldeko kode ikuspegia talde eskubide batekin
erlazionatutako fitxategi guztiak erakusten ditu. Eskubide
berdinak dituzten hainbat multimedia fitxategi deskargatu
badituzu, ikuspegi honetan guztiak agertuko dira. Talde
ikuspegia Baliozko kodeak edo Kode baliogaben fitxetatik
ireki dezakezu. Fitxategi hauetara joateko, ireki talde
eskubideen karpeta.
Datuen kudeaketa
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
80