Nokia 6710 Navigator - Urruneko konfigurazioa

background image

Urruneko konfigurazioa

Hautatu

>

Ezarpenak > Gailu kudeatzailea.

Gailuen kudeatzailearekin telefonoko ezarpenak, datuak eta

softwarea urrunetik kudea ditzakezu.

Datuen kudeaketa

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

77

background image

Zerbitzari batera konekta zaitezke telefonoko konfigurazio-

ezarpenak jasotzeko. Zerbitzu hornitzaileak edo enpresako

informazio kudeaketa sailak zerbitzarien profilak eta

konfigurazio-ezarpenak bidal diezazkizukete. Konfigurazio-

ezarpenek telefonoko aplikazioek erabiltzen dituzten

konexio-ezarpenak edo bestelako ezarpenak izan ditzakete.

Aukera eskuragarriak desberdinak izan daitezke.
Urruneko konfiguraziorako konexioa zerbitzariak abiarazi

ohi du, telefonoaren ezarpenak eguneratu behar direnean.
Zerbitzariaren profil bat sortzeko, hautatu Aukerak >

Zerbitzari-profilak > Aukerak > Zerbitzari-profil

berria.
Zerbitzu-hornitzaileak konfigurazio-mezu bat ere bidal

diezazuke ezarpenekin. Honela ez bada, zehaztu datu hauek:
Zerbitzariaren izena — Idatzi konfigurazio-

zerbitzariaren izena.

Zerbitzariaren IDa — Idatzi konfigurazio-zerbitzariaren

ID errepikaezina.

Zerbitzariaren pasahitza — Idatzi telefonoa

zerbitzarian identifikatzeko pasahitza.

Sarbidea — Hautatu konektatzeko erabili beharreko

sarbide puntua edo sortu sarbide puntu bat. Konektatzen

zaren bakoitzean sarbide puntua aukeratzeko eskatzea

hauta dezakezu. Datu-eramailetzat Internet hautatzen

baduzu soilik izango duzu ezarpen hau eskuragarri.

Ostalariaren helbidea — Idatzi konfigurazio-

zerbitzariaren web helbidea.

Ataka — Idatzi zerbitzariaren ataka-zenbakia.

Erabiltzailearen izena eta Pasahitza — Idatzi

konfigurazio-zerbitzarian dituzun erabiltzaile-izena eta

pasahitza.

Baimendu konfigurazioa — Hautatu Bai zerbitzariari

konfigurazio-saioa abiaraztea baimentzeko.

Onartu auto. esk. denak — Hautatu Bai konfigurazio-

saioa abiaraztean zerbitzariak baieztapenik eskatzea nahi

ez baduzu.

Sare-autentifikazioa — Hautatu http autentifikazioa

erabili ala ez.

Sare-erabiltzailearen iz. eta Sare-pasahitza — Idatzi

autentifikaziorako erabiltzaile-izena eta pasahitza. Sare-

autentifikazioa erabiltzea hautatzen baduzu soilik

izango duzu ezarpen hau eskuragarri.

Zerbitzarira konektatzeko eta telefonoaren konfigurazio-

ezarpenak jasotzeko, hautatu Aukerak > Konfigurazioa

hasi.
Hautatutako profilaren konfigurazio-erregistroa ikusteko,

hautatu Aukerak > Erregistroa ikusi.
Telefonoaren softwarea hari gabeko konexio bidez

eguneratzeko, hautatu Aukerak > Eguneratzeak bilatu.

Eguneratzeak ez ditu zure ezarpenak ezabatzen. Telefonoan

eguneratze-paketea jasotakoan, jarraitu pantailako

argibideak. Instalazioa osatutakoan telefonoa berrabiarazi

egiten da. Software eguneratzeak deskargatzean datu

kantitate handiak transferi daitezke (sareko zerbitzua).

Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula

egiaztatu edo kargagailura konektatu.

Datuen kudeaketa

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

78

background image

Abisua: Softwarearen bertsio berriak

instalatzerakoan, ezin da telefonoa erabili, ezta larrialdi

deietarako ere, instalazioa amaitu eta telefonoa berrabiarazi

arte. Egiaztatu datuen segurtasun-kopiak egiten dituzula

softwarea eguneratu aurretik.