Aplikazioak instalatu
Hautatu
>
Aplikazioak > Aplik. kudtz..
Instalazio fitxategiak telefonora bidal ditzakezu, ordenagailu
bateragarri batetatik, arakatzen ari zarenean deskarga
ditzakezu, multimedia mezu gisa jaso, mezu elektroniko
batean eranskin gisa jaso, baita bestelako konektibitate
metodoak erabilita lortu ere, adibidez, Bluetooth bidez.
Nokia Application Installer erabil dezakezu Nokia Ovi Suite
programarekin telefonoan aplikazio bat instalatzeko.
Aplikazio kudeatzailearen aplikazioek ondorengoak
adierazten dituzte:
SIS edo SISX aplikazioa
Java™ aplikazioa
widgetak
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio
eta softwareak soilik instalatu eta erabili. Symbian Signed
edo Java Verified™ aplikazioen proba gainditu dutenak,
adibidez.
Instalatu aurretik, ondorengoak kontutan izan:
● Aplikazio mota, bertsio zenbakia eta hornitzaile edo
egilea jakiteko, Aukerak > Xehetasunak ikusi aukeratu.
Aplikazioaren segurtasun-ziurtagiriaren xehetasunak
bistaratzeko, hautatu Xehetasunak: > Ziurtagiriak: >
Xehetasunak ikusi.
● Dagoeneko instalatuta dagoen aplikazio baten
eguneratze edo konponketa fitxategi bat instalatzen
baduzu, jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko, jatorrizko
fitxategia edo ezabatutako software paketearen
babeskopia izan beharko duzu. Jatorrizko aplikazioa
berreskuratzeko, aplikazioa ezabatu eta aplikazioa
berriro instalatu, jatorrizko instalazio fitxategia edo
babeskopia erabilita.
JAR fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak
instalatzeko. Hau falta bada, baliteke gailuak
deskargatzeko eskatzea. Aplikazioarentzako ez bada
sargunerik zehaztu, bat aukeratzeko eskatuko zaizu. JAR
fitxategia deskargatzean, baliteke erabiltzaile-izena eta
pasahitza behar izatea zerbitzarian sartzeko. Hauek
aplikazioaren hornitzaile edo fabrikatzaileak emango
dizkizu.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
76
Software edo aplikazio bat instalatzeko, jarraitu ondorengo
pausoak:
1. Instalazio fitxategi bat aurkitzeko, aukeratu
>
Aplikazioak > Aplik. kudtz.. Bestela, bilatu instalazio-
fitxategiak fitxategi-kudeatzailean edo hautatu
Mezularitza > Sarrera ontzia eta ireki instalazio-
fitxategia duen mezua.
2. Aplikazio kudeatzailean, Aukerak > Instalatu aukeratu.
Beste aplikazioetan, aukeratu instalazio fitxategia eta
abiatu instalazioa.
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio prozesuaren
berri emango dizu. Sinadura edo ziurtagiri digitalik ez
duen aplikazio bat instalatzen baduzu, telefonoak ohar
bat erakutsiko dizu. Instalazioarekin jarraitu,
aplikazioaren jatorria eta edukia seguruak direla
dakizunean soilik.
Instalatutako aplikazio bat abiarazteko, kokatu aplikazioa
menuan eta aukeratu ezazu.
Aukerak > Erregistroa ikusi aukerara joan instalatu edo
ezabatu diren softwareak eta instalazio edo ezabatze datak
ikusteko.
Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen aurkako
aplikazio bakarra onartzen du. Birusen aurkako aplikazio bat
baino gehiago instalatuz gero, telefonoaren jarduna kaltetu
liteke, eta telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria-txartel bateragarri batean aplikazioak instalatu eta
gero, instalazio-fitxategiak (.sis, .sisx) telefonoaren
memorian geratzen dira. Fitxategiek memoria handia har
dezakete, beste fitxategi batzuk gordetzea eragotziz. Behar
adina memoria izateko, erabili Nokia Ovi Suite instalazio
fitxategien segurtasun kopia PC bateragarri batean
gordetzeko eta ezabatu instalazio fitxategiak telefonoko
memoriatik fitxategi kudeatzailea erabiliz..sis fitxategia
mezu baten eranskina bada, ezabatu mezua postontziko
Mezularitza postontzitik.