
16. Ahots-komandoak
Ahots identifikadoreak erabili auretik, kontuan izan
hurrengo hau:
● Ahots idenfikadoreak ez dute hizkuntzaren arabera
funtzionatzen. Hiztunaren ahotsaren arabera
funtzionatzen dute.
● Izena esaterakoan, grabatu zenuen modu berean
ahoskatu behar da.
● Ahots identifikadoreek erraz nabarmentzen dute inguru-
zarata. Grabatu eta erabili ezazu ingurugiro isiletan.
● Ez dira onartzen izen oso motzak. Erabili izen luzeak, eta
saiatu zenbaki ezberdinentzat antzeko izenak ez
erabiltzen.
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila izan
daiteke ingurune zaratatsu batean edo larrialdi batean;
beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen ahotsez
markatutako deietan fidatzea.
Ahots-komandoak erabil ditzakezu telefono deiak egiteko
eta aplikazioak irekitzeko eta profilak aktibatzeko.
Telefonoak ahots-etiketa bat sortzen du kontaktu, profil eta
aplikazio bakoitzerako. Ahots-komandoak ez dira hiztunaren
araberakoak; izan ere gailuko ahots-egiaztapena erabiltzaile
nagusiaren ahotsera egokitzen da ahots-komandoak hobeto
igartzeko.
Ahots-komando bat erabiltzeko eduki sakatuta eskuineko
aukeraketa tekla eta esan ahots-komandoa garbi. Telefonoak
ez badu ahots-komandoa behar-bezala ezagutzen, hautatu
aukera emaitza posibleen zerrendan edo hautatu Irten
uzteko.